BOTO ZUZENA.

Hogeita hamar taldek, 5.000 militante baino gehiagok izango dute ZUZENEAN BOTOA EMATEKO AUKERA

Euskal Sozialistok Ez-ohiko Biltzarrerako deialdia egin dugu irailaren 20 eta 21erakoa. Lehendabiziko aldiz, militante sozialista guztien zuzeneko botoaren bidez aukeratuko dugu nor arituko den Idazkaritza Nagusian. Euskal militante guztientzako bozketa irailaren 16an egingo dugu eta, horrela bada, guztion artean bozkatu eta aukeratuko dugu nor arituko den PSE-EEren (PSOE) Idazkaritza Nagusian.

Elkarbanatu

NON
BOZKATUKO DUT?

NON
BOZKATUKO DUT?

Bozketa-guneak udal edo esparru taldeak izango dira, eta talderen batek egoitzarik ez badu, taldeak berak gaituko du leku bat kontsulta gauzatzeko. Kasu horretan, taldeak jakinaraziko du non ezarri duen bozketa-gunea eta zein izango den botoa emateko ordutegia.

Uztailaren 14tik aurrera hemen ikus dezakezu bozketa-guneen zerrenda osoa.

Ezin dut nire taldean botoa eman,
non eman dezaket

Irailaren 16an ezin baduzu militante zaren herrian izan, aldez aurretik bozka dezakezu, irailaren 8tik 15era (bi egun horiek barne), Euskadiko Idazkaritza Nagusirako hautagaitzarako Etikako Batzordean. Horretarako, Bilboko PSE-EEren egoitzara (Ibañez de Bilbao kalea, 3, 1.a), Donostiako PSE-EEren egoitzara (Prima kalea, 15. zk.) edo Gasteizko egoitzara (Arka kaleko 11. zk.a, 1.a ezkerra) joan beharko duzu.

mapa Araba Vizcaya Gipuzkoa

ABALAK

Uztailak 14

(Irailaren 5era arte)

Euskadiko Idazkaritza Nagusirako hautagai moduan aurkezteko abalak biltzeko epea

HAUTAGAIAK

Irailak 7

(Irailaren 15era arte)

Hautagaiak behin betiko izendatzea

KANPAINA

Irailak 8

(Irailaren 15era arte)

Epe horretan hautagaiek militanteei hautagaitzaren berri eman ahal izango diete

HAUTAKETA

Irailak 16

Militante guztiek Euskal Sozialisten idazkari nagusia aukeratuko dute

gehiago