Abisu Legala
1. Titularra identifikatzea
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizuegu zein diren socialistasvascos.com domeinu izena duen web gunearen titularraren (aurrerantzean, "PSOE EUSKADI") datuak:
- Titularra:
- IFK:
- Helbidea:
- Telefono-zenbakia:
- Helbide elektronikoa:
- Erregistro-datuak:
2. Web gunea zuzen erabiltzeko beharra.
Zeuk gain hartuko duzu ondoko konpromisoa: PSOE EUSKADIk bere web gunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzekoa. Gainera, modu adierazgarri hutsean eta ez exhaustiboan, ondorako ez erabiltzeko konpromisoa ere gain hartzen duzu:
- 1. Legez kontrako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretarako erabiltzea;
- 2. Arrazista, xenofobo, pornografiko, terrorismoa apologia egiteko edo giza eskubideen aurkako izan daitezkeen edukiak edo propagandak zabaltzea.
- 3. PSOE EUSKADIren, beraren hornitzaileen edo beste batzuen sistema fisiko edo logikoetan kalteak sortzea, edo eta sarean informatika-birusen bat sartu edo zabaltzea, edo lehen aipatutako kalteak sor dezaketen bestelako sistema logikoren bat sartzea edo zabaltzea, ahaztu gabe, pertsonen edo familien irudia, ohorea eta intimitatea urratu edo hautsi dezaketenak.
- 4. Edukiak igorri, zabaldu, bildu, beste batzuen esku jarri, jaso, lortu edo eduki horietan sartzearen ondorioz, lehia bidegabeko edo legez kontrako publizitateko ekintzarik burutzea.
3. Bermeak eta erantzukizunak baztertzea
Lege-ohar honetan eta web gunearen gainerako arau-esparruan berariaz azaldutako kasuetan izan ezik, PSOE EUSKADIk ez du gain hartuko web gunean agertzen diren edukien zehaztasun, sakontasun, gaurkotasun ezagatik edo egon daitezkeen akatsengandik edo esaten ez diren gauzengatik sor daitezkeen kalteen edo oinazeen ardura.
Halaber, PSOE EUSKADIk ohartarazten du socialistasvascos.com orrian dauden estekek edo hiperestekek beste batzuek kudeatzen dituzten beste gune edo orri batzuetara eraman ahal zaituztela eta PSOE EUSKADIk ez duela horiengan inolako kontrolik. Hori dela-eta, PSOE EUSKADIk ez du gune edo web orri horien edukien edo egoeraren ardura, ezta gune edo web orri horiek egiazkoak izatearen edo helburu jakin bat edukitzearen ardura ere. PSOE EUSKADIren web gunearen bitartez gune horietan sartzeak, ez du esan nahi PSOE EUSKADIk horietan jasotako edukia gomendatzen edo onesten duenik.
PSOE EUSKADIK ez du bermatzen web gunea uneoro erabiltzeko moduan egongo dela edo funtzionamendua ez dela hautsiko, eta, ondorioz, indarreko legeriak baimentzen dion neurrian, ez du gain hartuko web gunea eta gune horretan eskuragarri jarritako zerbitzuak erabiltzeko moduan ez daudelako edo funtzionatzen ez dutelako sor daitezkeen kalteen edo oinazeen ardura, ezta web orrietan edo, kasua balitz, zerbitzuak eskaintzeko dituen orrietan sartzeko orduan sor daitezkeen akatsen ondorioz sortutakoen ardura ere.
4. Komunikazioak eta jakinarazpenak
Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat hartuko dira ondorio guztietarako helbide elektronikoaren bidez egiten badira. Zeuk PSOE EUSKADIri jakinarazi beharko diozu datu pertsonaletan, hots, egokiak jotzen dituen jazoeren berri emateko arduradunak dituen datu pertsonaletan, aldaketarik gertatuz gero. Aldi berean, berariaz onartzen duzu datu horiek zeuk eman dizkiozula eta egiazkoak direla.
5. Jabetza Industriala eta Intelektuala
Web gune honetako eduki guztiak —testuak, grafikoak, irudiak, web gunearen egitura, horren diseinua eta iturri-kodea inolako mugarik gabe barne—, eta gunean sartutako logotipoak eta markak, indarreko jabetza intelektual eta industrialaren inguruko arauen bidez babestuta daude. Elementu horiek ezingo dira, edozein prozedura dela medio, kopiatu, aldatu, banatu, jendaurrean komunikatu eta, orokorrean, modu batera edo bestera erabili aldez aurretik titularrek idatziz horretarako baimena ematen ez badute.
PSOE EUSKADIk ez du ardurarik izango web gunean sartzen denak eduki horiek erabiliz kalterik edo oinazerik sortzen badu edo erabiltzaile horrek indarreko edozein lege-xedapen betetzen ez badu.
6. Aplikagarri den legeria eta jurisdikzioa
Espainiako legeek xedatutakoarekin bat etorriz arautu eta interpretatuko dira Lege-ohar honen alderdi guztiak.
Zeuk berariaz uko egiten diozu egokitu ahal zaizun bestelako forori eta, legeek beste gauza bat esaten duen kasuetan izan ezik, Bilboko (Espainia) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenen pean jarriko zara baldintza hauek interpretatu, aplikatu edo betetzeko orduan sor daitekeen edozein arazo ebazteko, baita web gune honen erabileraren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioak ebazteko ere.
7. Pribatutasun politika
PSOE EUSKADIK datu pertsonalak babesteari buruz dauden arauak betetzen ditu eta, zehazki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DPBLO) eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa garatzeko Araudia onetsi duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua.
Jakinarazten dizugu posta elektronikoaren bidez zuk emandako datu pertsonalak PSOE EUSKADIren fitxategi batean sartuko ditugula. Zure datu pertsonalak web gunea kudeatzeko eta administratzeko erabiliko ditugu, baita zeuk eska dezakezun informazioa bidaltzeko ere. Zuek emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Ondorio horretarako, bermatu egingo diguzu jakinarazitako datu guztiak egiazkoak direla eta PSOE EUSKADIri emandako informazio guztia benetako egoeraren arabera uneoro eguneratua izango duzula dakizun moduan.
Edozein modutan, zeu izango zara egindako adierazpen faltsuen edo okerren arduraduna, eta PSOE EUSKADIri edo beste batzuei informazio horrekin egin ahal dizkiezun kalteen arduraduna.
PSOE EUSKADIk informatzeko buletinak bidal ditzake posta elektronikoaren bidez edo antzeko beste komunikabide elektroniko batzuen bitartez. Indarrean ditugun legeekin bat etorriz, PSOE EUSKADIk beharrezko neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartu ditu zuk jakinarazpen elektroniko horiek jasotzeari uko egin diezaiozun. Horretarako, prensa@socialistasvascos.com helbidera posta elektroniko bat bidali beharko duzu.
Halaber, jakinarazten dizugu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea erabil dezakezula ondoko helbide honen bidez: Errekalde Zumarkalea, 27, 4. solairua, Bilbao (Bizkaia) Euskadi (Espainia).
8. Cookie-en politika
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legearen 22.2. artikuluak xedatutakoa betetzeko, eta Europar 2009/136/CE Zuzentarauari egokitzeko, PSOE EUSKADIk jakinarazten dizut web gune honek bere cookieak sortzen dituela.
Web gunearen edukia eta funtzio pertsonalizatuak guztia erabili ahal izateko, zure ordenagailuaren edo mugikorraren nabigatzaileak cookieak onartu beharko ditu. Normalean nabigatzaileak modu lehenetsian egingo du.
Web gune honetako cookieek ez dute informazio konfidentzialik bilduko (izena, helbidea, etab.). Baina, web gune honetako edo beste bateko cookieak mugatu, blokeatu edo kendu nahi badituzu, zure ordenagailua konfigura dezakezu horiek ez onartzeko edo onartzeko, edo nabigatzailea ixten duzunean edo ordenagailua edo mugikorra itzaltzen duzunean cookieak desagerrarazteko.
Nabigatzaileen cookieak honako moduz konfiguratuko dira:
- Firefox: Lehentasunak > Pribatutasuna
- Google Chrome: Konfigurazioa> Pribatutasuna> Edukiak konfiguratzea> Cookieak
- Safari: Lehentasunak > Pribatutasuna
- Internet Explorer: Erremintak> Interneteko aukerak > Pribatutasuna> Aurreratuak
Sare sozialen bidez (adibidez, Facebook, Twitter) web gune honetako edukiak beste batzuekin trukatzen baduzu, web gune horietako cookieak ere jaso ditzakezu. PSOE EUSKADIk ez ditu beste batzuen cookieen doikuntzak kontrolatzen eta, beraz, beste horien web guneak egiaztatzea gomendatzen dizugu, cookieen inguruko informazioa edukitzeko eta horiek nola kudeatu jakiteko.
Beste batzuen cookieak
Izena | Xedea | Hornitzailea | Amaiera |
---|---|---|---|
__utma | Web azterketa | Google Analytics | 2 años |
__utmb | Web azterketa | Google Analytics | 15 minutos |
__utmc | Web azterketa | Google Analytics | Sesión |
__utmz | Web azterketa | Google Analytics | 6 meses |