Agenda

Maiatza 2013

Agenda instituzionala

09.30 Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea (Idoia Mendia)

Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, kanpo-ekintzan eta garapenerako lankidetzan homosexualen eskubideak zaintzeari eta bereizkeriaren aurkako kodeei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0114)
Juan Hernández, Pedro Ramiro eta Erika González ikertzaileen eta idazleen agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azaltzeko "Diccionario crítico de empresas transnacionales. Claves para enfrentar el poder de las grandes corporaciones" liburuan jasotako ideia nagusiak. (10\10\06\03\0102)
Herritar talde baten ordezkarien agerraldia, talde horren bozeramaileek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, "Dignidad ciudadana / Herritarren duintasuna" izeneko agiria eta kalean jasotako 1.832 sinadura emateko. (10\10\06\03\0103)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...