Agenda

Maiatza 2013

Agenda instituzionala

Ordua: 09.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra

09.30: Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. (10\11\07\07\0001)
2. Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu taldeko legebiltzarkideek eskaturik, azaltzeko Jaurlaritzak legegintzaldi honi begira duen lege-egutekia. (10\10\13\02\0002)
3. Lehenbailehen eztabaidatzeko EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eskubide sozial eta laboral duinak, por un modelo propio en Euskal Herria" aldarrikatzeko maiatzak 30erako deitu den grebari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0158)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kultura-industrien finantziazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0094)
5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gure erkidegotik alde egiten duten gazteei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0080)
6. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Pasaiako kanpoko portua eraikitzeko proiektua bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0072)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak egindako lana aitortzeari eta babesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0098)
8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gune publiko eta pribatuen irisgarritasun unibertsala bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0083)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...