Agenda

Maiatza 2013

Agenda instituzionala

Ordua: 09.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra

09.30: Osasun eta Kontsumo Batzordea

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal ditzan Onkologikoa osasun sistema publikoan integratzeko eman dituen urratsak. (10\10\06\03\0075)
Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Gernikako Bereizmen Handiko Zentroari buruz dituen asmoak azal ditzan. (10\10\06\03\0077)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko 2013-2016 plan estrategikoari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0137)
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Arabako Bihotz Bizi Elkartearen prebentzio kardiobaskularreko programaren jarraipenari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0148)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...