Agenda

Azaroa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 15.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra (laugarren aretoa)

EITBren Kontrolerako Batzordea

Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak EITBko zuzendari nagusiari egina, ETB1eko programazioaren inguruan. (101052120)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agerraldia, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jakitera eman dezan zein diren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren iritzia eta ebazpena Eusko Irratiak 2014ko ekainaren 5ean deitutako lan publikoaren deialdiaren gainean aurkeztu ziren salaketei eta erreklamazioei buruz. (101063718)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, EITBk dauden sexu- eta afektibitate-errealitate ezberdinak ikusgai jartzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121607)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...