Ordua: 16.00
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordea
- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren agerraldia, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, bere jarrera azaltzeko Mercadonak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzeko dituen asmoen aurrean. (1010 6 3 174)
- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren agerraldia, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan Hiriko proiektuaren egoerari buruz. (1010 6 3 183)
- Energia Berriztagarrien Ekoizleen eta Inbertitzaileen Elkarte Nazionaleko presidentearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariaren agerraldia, haren eskaerarekin bat etorriz eta batzordeak eskaturik, argibideak emateko 9/2013 Errege Lege Dekretuko energia-erreformaren eraginari eta indarrean dagoen araudiari buruz. (1010 6 3 261)