Agenda

Maiatza 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 12:00

Lekua: Lehenengo aretoa

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordea

- Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzeko lege-proposamenari buruzko irizpeneko zioen azalpena zuzentzeko proposamena. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(10922016)
- Zenbait sindikatu eta merkatari- eta kontsumitzaile-elkarteren ordezkarien eta aditu baten agerraldia, batzordeak eskatuta, beren iritzia emateko Merkataritza Jarduerari buruzko Legea hirugarren aldiz aldatzen duen lege-proiektuari buruz. Hau izango da agerraldien egutegia:(10910011)
- 12:30
Ondoko elkarte eta sindikatuen ordezkariek osatutako plataformako kideak: Euskal Dendak merkatarien elkartea (Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak eta Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eskatutako agerraldia), eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak, EKA-OCUV kontsumitzaileen elkartea eta EKE-FCE kontsumitzaileen elkartea (Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eskatutako agerraldiak).
Bilkura eten egingo da eta 16:00etan jarraituko zaio:
- 16:00
Euskomer-Euskadiko Merkatarien Konfederazioko ordezkariak (Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak eta Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eskatutako agerraldia).
- 17:00
Jon Leonardo unibertsitateko irakasle eta Bilboko Auzoetako Hiri Behatokiko zuzendaria (Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak eskatutako agerraldia).
Bilkura eten egingo da eta 26an, 12:00etan jarraituko zaio.

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...