Agenda

Azaroa 2013

Agenda instituzionala

Ordua: 09.00

Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005

Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordea

- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako higiezinen jabetza-agenteen elkargo ofizialen ordezkarien agerraldia, beraiek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jakitera eman dezaten zer iritzi duten etxebizitza-lege berrian araututako gaiei buruz eta higiezinen bitartekaritzari buruz. (101063286)
- Ehlabe Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearen ordezkarien agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko zein den beren egungo egoera zer arrisku dakartzan krisialdiak eta zer neurri har litezkeen sektoreari laguntzeko. (101063242)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztuta legez besteko proposamena, Euskadiko hirigune zahar eta historikoetarako arrisku-plan bat prestatzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121152)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, etxebizitzen funtzio sozial betetzea ziurtatzeko hartu behar diren neurriei buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121155)
- BESTE BATERAKO UTZIA Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, oinarrizko emantzipazio-errentari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121220)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...