Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordea
- Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agerraldia, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan nola beteko duen gizarte-larrialdiko laguntzetarako aurrekontua handitzeko Legebiltzarrak emandako agindua. (1010 6 3 273)
- Lanbideko zuzendariaren agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jakitera eman dezan zergatik atzeratzen diren diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitza-prestazio osagarriaren espedienteen tramiteak Lanbideren Gasteizko bulegoetan. (1010 6 3 275)
- Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Lanbideko zuzendariaren agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jakitera eman dezaten zein den 2012an eta 2013an orain arte emandako diru-sarrerak bermatzeko errenten eta etxebizitza-prestazio osagarrien balantze ekonomikoa eta zer irregulartasun atzeman den. (1010 6 3 276)
- Osalaneko zuzendariaren agerraldia, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, lan-istripuen kopuruak Euskadin hartu duen goranzko bidea baloratzeko. (1010 6 3 258)