Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordea
- Eudeleko ordezkarien agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Euskadiko udalek gizarte-larrialdietarako laguntzen inguruan benetan duten egoera azaltzeko. (1010 6 3 304)
- Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartearen ordezkarien agerraldia, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal ditzaten etxeko langileen jarduna duintzeko egiten dituzten gogoetak, proposamenak eta aldarrikapenak. (1010 6 3 310)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, oinarrizko emantzipazio-errentari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 220)
- EH Bildu legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, San Onofre Zainketa Ospitalean lan-erreforma ez aplikatzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 296)