Agenda

Ekaina 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Lehenengo aretoa

Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordea

- Amiantoak eragindako arazoak eta amiantoa duten materialak erabiltzeak kalteturiko pertsonentzako sor litekeen konpentsazio-funts bat aztertzeko lantaldearen txostena aurkeztu eta, hala badagokio, irizpena onestea.(101180008)
- Legebiltzarkidea izendatzea amiantoak eragindako arazoei eta amiantoa duten materialak erabiltzeak kalteturiko pertsonentzako sor litekeen konpentsazio-funts bat sortzeari buruzko irizpena aurkezteko, Erregelamenduaren 141.1 artikuluak dioen bezala.
- EH Bildu legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, indarkeria pairatzen duten emakumeei diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko Lanbidek jartzen dizkien oztopo eta eragozpenei buruz Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121765)
- EH Bildu legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Lanbidek egindako okerreko ordainketen ondorioak nolabait arintzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121766)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, adinekoen etxeetan ke-detektagailuak jartzeari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121727)
- Legebiltzarkidea izendatzea etxebizitzari buruzko lege-proposamenaren irizpena aurkezteko, Erregelamenduaren 141.1 artikuluak dioen bezala.

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...