Agenda

Martxoa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 11.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Becerro de Bengoa 01005

Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordea

- Iñigo Gogoan herri-ekimenaren ordezkarien agerraldia, beraiek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, bere kezka azaltzeko Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko ematen ari diren urratsei buruz. (101063479)
- ErNE sindikatuaren ordezkarien agerraldia, Miel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezaten zein izan zer Ertzaintzaren jarduera eta zein agindu jaso zituzten polizia autonomikoaren agenteek Bilbon 2014ko martxoaren 3an izandako istiluetan (101063469)
- Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak eman ditzan Bilbon martxoaren 3an izandako ekintza bandalikoei buruz (101063465); Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako istiluei buruz argibideak emateko (101062053); Segurtasuneko sailburuaren agerraldia, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan Ertzaintzak ezarritako dispositiboa eta izandako jarduketa Bilbon 2014ko martxoaren 3an gertatutako desordenetan (101063467); eta Segurtasuneko sailburuaren eta Ertzaintzako zuzendariaren agerraldia, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, zehaztasunez azal ditzaten Espainia Foro Globala 2014 dela-eta antolatutako segurtasun-dispositiboa eta Bilbon 2014ko martxoaren 3an gertatutako istiluak (101063468).

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...