Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Eskaeren Batzordea
Advigen Genero Indarkeriari buruzko Legeak Kalte Egindakoen Elkartearen ordezkarien agerraldia, elkarte honek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azaltzeko zer egoeratan dauden Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurrien Legeak eragindako hainbat pertsona. (1010 6 3 245)
Biladi Palestinar Elkartearen ordezkarien agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, "Flotilla por la Libertad" koalizio internazionalaren ekimenaren berri emateko. (1010 6 3 165)
UNICEFeko eta ACNUReko ordezkarien agerraldia, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Siriako krisi humanitarioak haurren populazioan duen eragina arintzeko egiten duten lana ezagutzera emateko. (1010 6 3 255)
BESTE BATERAKO UTZI DA Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, LGBTI komunitateak Errusian duen egoerari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 269)