Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Becerro de Bengoa 01005
Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea
Ignacio Muñagorri Laguía eta Ana I. Pérez Machío UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko, hurrenez hurren, katedradunaren eta irakasle titularraren agerraldia, Iñigo Iturrate Ibarra Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, aurkez eta azal dezaten Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari agindutako terrorismoaren biktimentzako kalte-ordainei buruzko txostena. (1010 6 3 481)
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana aurkezteko. (1010 6 3 408)
BESTE BATERAKO UTZI DA Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, aurkezteko Begira behatokiaren jarduera-plana eta hura garatzeko bitartekoak. (1010 6 3 434)
Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataformako ordezkarien agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, iritzia eman dezaten Espainiako Gobernuak Abortatzeko Legean egin nahi dituen aldaketen inguruan. (1010 6 3 387)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, genero-indarkeriaren biktimak defenditzeari eta babesteari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 313)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Afrikako lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskubideen egoerari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 403)