Agenda

Azaroa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Eusko Legebiltzarra (Lehenengo aretoa)

Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Hondarribiko Alardea Fundazioaren ekitaldi batean parte hartu izanaz. (101063664)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, bere sailak ekainaren 28ko transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Legea, osoko bilkurako hainbat legebiltzar-agindutan 2014.urtea amaitu baino lehen garatzea eskatzen dena, betearazteko lortutako aurrerapenen berri eman dezan. (101063727)
Irungo alkatearen agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Irungo alardeen inguruan Udal Gobernuak oro har eta alkateak zehazki daukan inplikazioa eta jarrera azal dezan. (101063622)
Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordearen ordezkarien agerraldia, erakunde horrek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programaren barruan 2014an jasotako hiru pertsonak aurkezteko. (101063763)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...