Ordua: 16.00
Lekua: Eusko Legebiltzarra (laugarren aretoa)
Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea
Osasuneko sailburuaren agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, aurkez dezan Osasun Zerbitzuak indarkeria matxistarako ezarri duen protokoloari buruz. (1010 6 3 728)
Osasuneko sailburuaren agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, bere sailak ekainaren 28ko transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Legea, osoko bilkurako hainbat legebiltzar-agindutan 2014.urtea amaitu baino lehen garatzea eskatzen dena, betearazteko lortutako aurrerapenen berri eman dezan. (1010 6 3 724)
Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren agerraldia, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Memoria Historikoaren arloko 2015-2016ko Lehentasunen Oinarri Programaren nondik norakoak azal ditzan. (1010 6 3 785)
Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren eta Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendariaren agerraldia, haiek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzaten Memoriaren Mapa amaitzeko egindako kudeaketei buruz eta etorkizunean jarduerak egiteko Eudelekin adostutako egutegiari buruz. (1010 6 3 789)
BERRIA Saharar herriaren etorkizuna askatasunez izatearen aldeko adierazpen instituzionalaren irakurketa. (1011 5 0 041)