Agenda

Ekaina 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 15:30

Lekua: 3. aretoa

Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Wassu Fundazioaren zuzendariaren agerraldia, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, ablazioaren prebentzioan bere eskarmentua eta ibilbidea azaltzeko.(101063722)
Dignidad y Justicia Terrorismoaren Biktimen Elkartearen presidentearen agerraldia, elkarte horrek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, eskatzeko Eusko Legebiltzarrak egin dezala adierazpen bat aintzat hartzeko eta gaitzesteko ETAk eta ezker abertzale biolentoak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako genozidio-ekintzak eta gizateriaren kontrako krimenak, horietako asko oraindik ere inpunitatean daudenak, eta egun bat aldarrikatzeko haiek jazarritakoen oroimenez eta egun hori hezkuntza-materialean sartzea eskatzeko.(101063893)
"1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atentatuen auzibideari buruzko txostena. Euskal kasua" txostenaren egileen agerraldia, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzaten txosten honen edukiari buruz.(101063800)
BERRIA Arartekoak bere languntzailea izendatzeko egindako proposamena eta, hala badagokio, horren onespena, erakunde hori sortu eta arautzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeko 8.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.(101410001)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...