Agenda

Otsaila 2016

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Hirugarren aretoa

Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordea

- Lege-proposamena, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko lantalde bat eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea. (10922014)

- Idoia Moreno Olabuenaga eta Alfredo Moreno lankide boluntarioen agerraldia, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, Kongoko Errepublika Demokratikoko Katana, Kasusha eta Shabunda herrietako dobernuz kanpoko erakundeekin izandako esperientzien berri eman dezaten. (1010631042)

- Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkarien agerraldia, erakunde horrek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azaltzeko zein den emakumeen giza eskubideen urraketaren egoera eta zein den eskubide horiek defendatzen dituzten emakumeen egoera espezifikoa. (1010631125)

 

Dokumentu: 20160229/8426.pdf

 

Beste data batzuk...