Ordua: 13:30
Lekua: Eusko Legebiltzarra (Lehenengo aretoa)
Hezkuntza Batzordea
Orioko Curriculuma Sortzen kultur elkartearen ordezkarien agerraldia, elkarte horrek egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azaltzeko zer den Orioko Curriculuma eta hark zer ekarpen egin dezakeen euskal hezkuntza-sistema propioa eraikitzeko. (1010 6 3 775)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Haurreskolak partzuergoko hezitzaileentzat formakuntza plan propioari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 595)