Agenda

Ekaina 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: 3. aretoa

Hezkuntza Batzordea

Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearen agerraldia, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan ETAko bost preso ohiri mesede egiteko UPV/EHUren espediente akademikoak faltsutzearen salaketari buruz. (101063939)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal dezan zer urrats egin duen orain arte Kirolene kirol-irakaskuntzaren ikastetxe publikoaren egoitza berriari begira eta argitu dezan zertan den egitasmoa eta noiz egikarituko den.(101063921)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan eskola-jangeletako proiektu pilotuaren inguruan.(101063964)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal ditzan testuliburuen kudeaketa solidarioa egiteko programaren inguruan 2015/2016 ikasturterako dituen egitasmoak. (101063966)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...