Agenda

Azaroa 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 15:30

Lekua: Lehenengo aretoa

Hezkuntza Batzordea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Arabako Hezkuntzako ordezkariaren agerraldia, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal dezaten zer egin duen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Gasteizko eskoletan ustez izan diren sexu-abusuen kasuak direla eta. (1010631043)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agerraldia, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan Gasteizko eskoletan irakasle batek neska batzuei ustez egindako sexu-abusuen gaineko ikerketari buruz. (1010631044)
Arabako Hezkuntzako ordezkariaren agerraldia, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, azal dezan Gasteizko eskoletan irakasle batek neska batzuei ustez egin dizkien sexu-abusuen kasuari buruz dagoen guztia.(1010631046)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...