Agenda

Otsaila 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 11:30

Lekua: Lehenengo aretoa

Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, hiri-hondakinen zabortegiei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121660)
Ingurumeneko sailburuordearen agerraldia, María Eugenia Arrizabalaga Olaizola Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietan egin asmo duen hondakinen tratamendu mekaniko-biologikoko plantaren ingurumen-baimen bateratuaren tramitazioari buruz.(101063787)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuaren agerraldia, Marian Beitialarrangoitia Lizarralde EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak emateko Zubietako TMB plantaren baimena ez luzatzearen zergatien eta ondorioen inguruan. (101063814)
Lege-proiektua, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko lantalde bat eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea. (10910004)
BERRIA Igor López de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako agerraldi-eskea, Jon Loizaga Cayero Leioako Udaleko zinegotzi ohiak Leioako Pinosoloko kasuan izandako erantzukizunak azaltzeko. Agerraldi-eske horri buruzko behin betiko ebazpena.(101063809)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...