Agenda

Martxoa 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 11:30

Lekua: 3. aretoa

Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea

Germà Bel i Queralt Ekonomia irakasle eta ikerlariaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, bere iritzia eman dezan abiadura handiko trenaren errentagarritasun ekonomiko eta sozialari buruz. (101063835)
David Hoyos Ekonomia irakasle eta ikerlariaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan abiadura handiko trenaren errentagarritasun ekonomiko eta sozialari buruz duen iritzia.(101063836)
Bilkura eten egingo da eta 15:00ean jarraituko zaio
Euskadiko Otso Taldea elkarteko ordezkarien agerraldia, elkarte horrek egindako eskaerarekin bat etorri eta batzordeak eskaturik, informazioa emateko otsoa Basa eta Itsas Faunako eta Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan Galzorian daudenen kategorian sartzeko eskaerari buruz.(101063862)
BERRIA Consultora de Recursos Naturales SLko zuzendari nagusiaren agerraldia, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Censo del lobo en la Comunidad Autónoma del País Vasco ikerlanaren berri emateko. (101063885)
BERRIA Consultora de Recursos Naturales SLko zuzendari nagusiaren agerraldia, Norberto Aldaiturriaga Zorrozua Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, bere iritzia azal dezan otsoak EAEn duen egoerari buruz. (101063888)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...