Agenda

Martxoa 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 15:30

Lekua: 4. aretoa

Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburuaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, Jaurlaritzak kudeatzen dituen hidrokarburoak aztertzeko baimenei buruzko azalpenak eman ditzan.(101063677)
SHESA enpresa publikoaren zuzendariaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, SHESAk kudeatzen dituen hidrokarburoak aztertzeko baimenen inguruan azalpenak eman ditzan.(101063742)
Francisco Ramos Muñiz industria ingeniaria eta Ecologistas en Acción taldeko kidearen agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, bere iritzia emateko hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo "fracking"ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko lege proposamenaren inguruan.(10924004)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...