Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Kontrolerako osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. Galdera, Iñigo Iturrate Ibarra Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, herritarren segurtasunari buruz. (1010 5 1 216)
2. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzan ematen den kirurgia zerbitzuan arratsaldeko txanda abian jartzeari buruzko legez besteko proposamenaren ondorioz Legebiltzarrak onartutako ebazpenaren gainean. (1010 5 1 214)
3. Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eroskiren eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenak finantza-erakunde merkaturatzaileek aurretiaz amortizatzeari buruz. (1010 5 1 223)
4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia bizkortzeko eta konfiantza sortzeko egiten duen lanari buruz. (1010 5 1 219)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, kartzelatik ateratako ETAko kideak publikoki omentzea eragozteko Eusko Jaurlaritzak hartu behar dituen neurriei buruz. (1010 5 1 215)
6. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, polizia-gehiegikeriak sufritu zituzten pertsonak ikasgeletara joateari buruz. (1010 4 1 116)
7. Interpelazioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kutxabankek euskal ekonomia erreala eta bertako ehun industriala bultzatzeko duen lehentasun nagusia ziurtatzeari buruz. (1010 4 1 118)
8. Interpelazioa, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ekintza humanitarioetarako laguntzei buruz. (1010 4 1 119)
9. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Trebiñuri buruzko legebiltzar-ekimenaren gainean. (1010 5 1 179)
10. Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Justizia eta Gizarte Ekintzarekiko jarraipen-batzordeari buruz. (1010 5 1 199)
11. Galdera, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunerako legearen inguruan. (1010 5 1 217)
12. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, doako laguntza juridikoari buruzko 110/2012 Dekretua aldatzeari buruz. (1010 5 1 220)
13. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, EAJren eta PSEren arteko 2013ko irailaren 16ko akordioan gizarte-ekonomia ez aipatzeari buruz. (1010 4 1 101)
14. Galdera, Laura Mintegi Lakarra EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, ekonomia suspertzea helburu duen aurrekontu-proiektuari buruz. (1010 5 1 221)
15. Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. (1010 4 1 036)
16. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Jaurlaritzak Radio Vitoriaren zuzendaritzari buruz duen irizpideari buruz. (1010 5 1 121)
17. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, enpresei hizkuntza-betekizunak jartzeari buruz. (1010 5 1 218)
18. ERRETIRATUA Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzako goi-karguetan intendenteen izendapenagatik piztu den gatazkari buruz. (1010 4 1 117)
19. Galdera, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Arabako Errioxan indarkeria erabiliz egindako lapurretei buruz. (1010 5 1 197)
20. Interpelazioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, 16/2012 Errege Lege Dekretuak sustaturiko osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren aldaketari buruz. (1010 4 1 114)
21. Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, bezeroaren arretarako tarifikazio bereziko zenbakiei buruz. (1010 5 1 222)