Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Kontrolerako osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. Galdera, Norberto Aldaiturriaga Zorrozua Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Jaurlaritzak trenbide sare propioa delakoa garatzeko egiten dituen ekintzei buruz. (1010 5 1 271)
2. Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programari buruz. (1010 5 1 264)
3. Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritza Bizkaiko diputatu nagusiak 2020ko Eurokopari buruz egindako adierazpenekin ados dagoen ala ez jakiteko. (1010 5 1 265)
4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bakerako eta Bizikidetzarako Lantaldearen baliotasunari buruz. (1010 5 1 263)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Edesaren bideragarritasun-planari buruz. (1010 5 1 253)
6. Interpelazioa, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Espainiako Gobernuak abortatzeko legean egin asmo dituen aldaketen inguruan. (1010 4 1 130)
7. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, zerga-iruzurraren aurkako baterako plan bat martxan jartzeari buruz. (1010 4 1 132)
8. Interpelazioa, Igor López de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbon martxoaren 3an eta 4an egingo den gailur ekonomikoari buruz. (1010 4 1 142)
9. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbo 2020ko Eurokopako egoitza gisa babesteari buruz. (1010 5 1 247)
10. Galdera, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Igeldori buruz. (1010 5 1 266)
11. Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskotrenen 30 urtetik gora lanean aritutako langile baten bidegabeko kaleratzeagatik sozietate publiko horren aurka izandako kondena-epaiari buruz. (1010 5 1 267)
12. Galdera, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Barakaldoko Udalari buruz. (1010 5 1 268)
13. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilbo 2020ko Eurokopako egoitza gisa babesteari buruz. (1010 5 1 269)
14. Galdera, Igor López de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Jaurlaritzak Bakioko Txakolinguneari emandako diru-laguntzen inguruan. (1010 5 1 259)
15. Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, eskatzaileei diru-sarrerak bermatzeko errenta ukatzean Lanbideren ebazpenetan arrazoibiderik ez emateari buruz Arartekok Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako gomendioei buruz. (1010 4 1 144)
16. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, etxebizitzaren lege berria egiteko laguntzari buruz. (1010 5 1 261)
17. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza era arrakastatsuan antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren neurri eta irizpideei buruz. (1010 4 1 135)
18. Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak kulturaren alorrean izan duen jokabideari buruz. (1010 4 1 145)
19. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Arartekoak 2013ko abenduaren 19an Donostiako Arte Ederretako eraikinaren inguruan emandako gomendioaren gainean Gobernuak duen irizpideari buruz. (1010 5 1 249)
20. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk emandako edukien norabide nazionalistari eta ezker abertzaleak sinatutako ekitaldiei emandako estaldurari buruz. (1010 5 1 262)
21. Galdera, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza baldintzak jartzearen legezkotasunari buruz. (1010 5 1 270)
22. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. (1010 4 1 053)
23. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Eroski eta Fagorren mendeko finantza-ekarpenei buruzko ebazpena betetzearen gainean. (1010 4 1 140)
24. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osasun Sailak Inviza enpresarekin Tolosaldeko herritarrak helburu dituen arreta eredu integratua lortzeari buruz. (1010 5 1 255)
25. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien artean 2014-2020 aldirako LGENF funtsak banatzeari buruz. (1010 5 1 245)