Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra (Lehenengo aretoa)
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordea
- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko mailegu digitaleko euskal ereduari buruzko 'e-liburutegiak' proiektua. (1010 6 3 730).
- Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritza Donostiako Arte Ederren eraikinarekin inplikatzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 527)
- Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Euskadiko kirol-jardueren eragin ekonomikoa ebaluatzeko azterketa bat egiteari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 536)