Agenda

Azaroa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 12:00

Lekua: Eusko Legebiltzarra (Lehenengo aretoa)

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordea

- BESTE BATERAKO UTZI DA Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritza Donostiako Arte Ederren eraikinarekin inplikatzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011�2�1�527)
- EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Euskal gazteen berdintasun-politiken aurrerapenari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011�2�1�606)
- BESTE BATERAKO UTZI DA Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Euskadin dauden dorretxeak kultura-gune deklaratzeari eta Bizkaiko beste dorretxe batzuk interes kulturaleko ondasun deklaratzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011�2�1�610)
Bilkura eten egingo da gai hau bukatutakoan.
15:30ean ekingo zaio berriz bilkurari.
- Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, kirol-lizentzien izapidetzean kargatu daitezkeen kuotei buruz. (1010�5�2�119)
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Kabineteko zuzendariaren agerraldia, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko Eusko Jaurlaritzak irrati-lizentziak banatzeko emango dituen pausoak. (1010�6�3�769)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...