Ordua: 11:30
Lekua: Lehenengo aretoa
Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordea
- Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, aurkezteko hedabideek emakumezkoen kirolari ematen dioten tratamenduaren azterketaren emaitzak eta azaltzeko Jaurlaritzak, emaitza aintzat hartuz, garatuko dituen neurriak.(101063890)
- Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren agerraldia, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal ditzan Kirol Zuzendaritzaren Berdintasun Plana eta plana garatzeko bitartekoak, aurrekontua eta epeak. (101063891)
- Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren eta xisterako kluben ordezkarien agerraldia, haien eskaerarekin bat etorriz eta batzordeak eskaturik, azalpenak emateko pilotaren egoera larriari buruz, xistera berpizteko proiektuaren inguruan erakunde batzuekin sortutako gatazkari buruz eta erakunde publiko batzuek diru publikoaz egiten duten kudeaketa desegokiari buruz. (101063947)
- EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak kiroleko berdintasun-plana egiteari eta garatzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121757)
- BESTE BATERAKO UTZI DA Hizkuntza Politikarako sailburuordearen agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, 2014ko Elebideren Jarduera Txostena aurkezteko.(101063935).