Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetarazteko Eusko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 046)
2. Mozioa, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Holtza SA enpresaren egoeraren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 047)
3. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegorako harrobien lurralde-plan sektorial bat egin beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 125)
4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskararen irakaskuntzaren ebaluaziotik salbuesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 259)
5. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko zuzendari nagusia eta kideak hautatzeko prozedura aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 246)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 232)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, desgaitasunari buruzko lege orokor bat egitearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 084)