Agenda

Abendua 2013

Agenda instituzionala

Ordua: 09.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005

Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea abenduaren 5eko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (101130056)
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Iñaki Aguirre Arizmendi legebiltzarkidearen bateragarritasun-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10110086)
2. KENDU EGIN DA Konstituzio Auzitegiko magistratu-hautagaia aurkeztea. (1011722001)
3. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kutxabankek euskal ekonomia erreala eta bertako ehun industriala bultzatzeko duen lehentasun nagusia ziurtatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130058)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuak Espainiako abiadura handiko sarea osatzeko falta diren tarteak egikaritzeko eta martxan jartzeko mailakatze- eta leheneste-irizpideei eta irizpide horien ondoriozko plangintzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121234)
5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Arabako Unibertsitate Ospitalearen plan funtzional berria bidaltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121308)
6. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, kartzelatik ateratako ETAko presoen gorespen publikoaren aurrean terrorismoaren biktimak babesteari eta botere publikoek arduraz jokatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121333)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua desagertzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121263)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...