Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra - Becerro de Bengoa 01005
Ohiko osoko bilkura
- Puntu batzuk beste baterako utzi dira (4. puntua)
Gai-zerrenda:
1. Lehendakariaren agerraldia, EH Bildu taldeko legebiltzarkideek eskaturik, "Lan-harremanetarako eredu berria" deituriko proposamenaren inguruan Jaurlaritzak duen iritzia eta egiten duen balorazioa azaltzeko. (101013 2 005)
2. Mozioa, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko dekretuaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 069)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, landa-inguruneetako segurtasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 071)
4. BESTE BATERAKO UTZIAMozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, kirolaren etorkizuneko finantziazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 072)
5. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, atzerrian aldi baterako bizi diren herritarrak osasun-sistematik kanpo uzten dituen lege-proiektuari buruz. (1011 2 1 390)
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 2013ko abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialean atzerrian dauden herritarrentzako osasun-arretaren gainean argitaratu den xedapen gehigarriari buruz. (1011 2 1 394)
6. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Gipuzkoako Foru Aldundiak dekretatutako Donostiako Igeldo auzoa desanexionatu izanari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 400)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Fagor Etxetresnak enpresako kooperatibista hartzekodunen arazoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(1011 2 1 355)