Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako epaileei justizia unibertsaleko auzibideetan esku hartzeko aukerak ezeztatzeko edo larriki mugatzeko egin den Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 446)
2. Mozioa, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Gizarte Elkarrizketaren Mahaia irekitzeari buruz, enplegurako eta jarduera ekonomikoa sustatzeko politikak osatzeko eta sendotzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 073)
3. Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, sektore publikoaren lanpostuen galerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 070)
4. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, elikagai gutxiago hondatzeko eta alferrik galtzeko estrategiak diseinatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 342)
5. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, terroristek espetxe-onurak jasotzeko ezinbesteko baldintza gisa legeak ezarritako betekizunak zorrotz betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 385)
6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, entitate finantzario batzuek gauzatutako iruzurraren aurrean hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 369)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan esne-kuotek izandako eraginen ebaluazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 388)