Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, aldatzen duena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10 9 2 2 012)
2. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gure erakunde-estrukturaren eraginkortasuna indartu beharrari eta estruktura hori gaur egun lurralde historikoek eta Euskadiko Erkidego Autonomoak bere osotasunean dituzten behar eta baldintzetara egokitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 418)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Osasun Sailak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordearen gomendioei buruz dituen asmoen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 063)
4. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gaixorik dauden euskal presoak askatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 176)
5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal ikastetxeen hezkuntza-bikaintasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 179)
6. Euskal Legebilzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua eta Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa entitate bakar batean integratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 409)