Agenda

Apirila 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 09.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Becerro de Bengoa 01005

Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. (101171001)
2. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Chillida Leku museoa publikoari irekitzearen eta eskuratzearen inguruan Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130080)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130081)
4. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, 2014ko martxoaren 3an Bilbon gertatutako ekintza bandalikoen aurrean Ertzaintza izandako jarduketari buruz. (101130082)
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Foro Ekonomiko Mundiala egitearen karietara Bilbon izandako istiluei buruz. (101121448)
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2014ko martxoaren 3an Bilbon izandako istiluei buruz. (101121451)
5. Mozioa, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, udalen legearen legez besteko proposamenaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130075)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Donostiako eta bere eskualdeko trenbideko garraioen garapenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121202)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 35/02 epaiketa politikoa salatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121453)
8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, osasun-zerbitzuetako kontratu txikien gardentasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121455)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...