Ordua: 09.300
Lekua: Eusko Legebiltzarra
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Iker Casanova Alonso eta Rosa Fresno Asensio legebiltzarkideen bateragarritasun-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10 1 1 0 087) (10 1 1 0 088)
2. Bateraezintasun Batzordearen irizpena, Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen Administrazio Kontseiluko hautagaien bateragarritasun-egoeraren gainean eginda. Irizpenari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena, eta, hala badagokio, kontseilu horretako kideak izendatzea. (1011 7 3 004) (1011 7 3 005)
3. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, gizarte-larrialdietarako laguntzen estaldura osoa bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 563)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-arloko jurisdikzioko epaien arabera bidegabe kaleratuak izan diren sektore publikoko langileak beren lanpostuetara itzultzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 543)
5. Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 092)
6. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hipotekarako mailegu-prestamuei eta exekuzio hipotekarioaren prozedurei eragiten dien Espainiako legeria aldatu beharrari buruz eta etxegabetzeen aurka etengabe borrokatzeko batzorde berezia sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 579)
7. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Jaurlaritzak Palestinari arreta sanitarioa bermatzeko laguntza artikulatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 567)
8. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko Administrazio orokorraren, Bilbo eta Pasaiako portu-agintaritzen eta Bermeoko portuaren arteko lankidetza-protokoloari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 530)
9. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko 41/1998 Dekretuaren edukiak eguneratzearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 578)