Ordua: 09:30
Lekua: Eusko Legebiltzarra (Osoko bilkuren aretoa)
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lanbidek egindako okerreko ordainketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 601)
2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 1964ko Errentamendu Legearen indarraldian alokatutako lokalen kontratuak bukatzeko luzamendua berehala amaitzekoa dela-eta gure gertuko merkataritza babestu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. 1011 2 1 602]
3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskaren Agenda Estrategikoa 2013-2016 plana erretiratzeari eta birplanteatu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 576)
4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal aurrezki-kutxen kudeaketa ikertu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 617)
5. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, hezkuntza- eta hizkuntza-politikako eskumenetan izandako murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 105)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko Administrazio publikoaren etxebizitza hutsei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 598)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikasle etorkin asko dituzten ikastetxeei giza baliabideak eta baliabide materialak ziurtatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 603)