Ordua: 09:30
Lekua: Eusko Legebiltzarra (osoko bilkuren aretoa)
Ohiko osoko bilkura
Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, pobrezia energetikoari buruz. Legez besteko proposamenari dagokionez, behin betiko ebaztea azaroaren 27ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (1011 2 1 637)
1. Legegintzako herri-ekimeneko lege-proposamena, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo "fracking"ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10 9 2 4 004)
2. ERRETIRATUAMozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, forupeko egoera desagerrarazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 115)
3. Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kutxabankeko presidente Mario Fernándezek erakunde hori pribatizatzeari buruz dituen asmoen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 116)
4. Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Donostiako Benta Berri auzoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 3 0 117)
5. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Iruzurraren aurkako 2015eko Planean bilketa-helburuak ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 641)
6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-eskaintza publikoan prozesu garden eta kalitatezkoak bermatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 628)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bi emakumez osatutako bikoteak edo bikoterik gabeko emakumeak ugalketa lagunduko tratamenduetatik kanpo uztearen bitartez Osasun Ministerioak berdintasun-printzipioari egindako erasoa gaitzetsi eta inposatu asmo dituen mugapenak Euskadin ez aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 370)
8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2004an eta 2008an sinatutako hitzarmenen arabera, Eusko Jaurlaritzak Arabako obra hidraulikoak egikaritzeko epeak ez betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 570)