Agenda

Otsaila 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Europar Batasunean enpresa handien zerga-ihesa ezabatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121685)
2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Erregistro Zibila herritarrentzako doako zerbitzu publiko gisa eta bake-epaitegiak mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121651)
3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Administrazioaren instalazio eta eraikin publikoetan kontsumo talde eta sistemen kudeaketa, aurrezpen, eraginkortasun eta berriztapen energetikoa lortzeko plan bat sustatu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121554)
4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, mendekotasunari erantzuteko zerga berriak sortzea arbuiatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121648)
5. Mozioa, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Garoñako zentral nuklearra berriro ez irekitzeko hartu beharreko neurrien inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130114)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-ikuskatzaileen zerbitzua indartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121655)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, benetako ingurumen-prestakuntza eta bitarteko humano eta tekniko nahikoa duen Ertzaintzaren Ingurumen Unitate espezifiko bat abiarazteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121663)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...