Agenda

Maiatza 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia. Mozioa, Hasier Arraiz Barbadillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Kataluniako indar politiko nagusiek Kataluniako Estatua sortzeko adostu duten ibilbide-orriaren aurrean lehendakariak duen jarrerari buruz, behin betiko ebaztea apirilaren 30eko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz.(101130139)
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ezkerraldea eskualdearen egoera sozioekonomikoa aztertzeko eta suspertze neurriak proposatzeko Legebiltzarrean Ponentzia bat sortzearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121763)
2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren erreformaren oinarriak ezartzeko batzorde berezia sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121741)
3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak emateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121770)
4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Bizikidetza Planean sartutako Hitzeman programa zein plana bera arbuiatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121769)
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hidrokarburoen lege berriaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121758)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, aurrezki-kutxek eta bankuek eskainitako produktu eta zerbitzuez kontsumitzaileei informatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121704)
7. Honako ekimen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Foronda nazioarteko aireportu bihurtzeari buruz. (101121562)
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, VIAP proiektuaren Arabako lurralde historikoko egoerari buruz.(101121580)

Beste data batzuk...