Agenda

Ekaina 2015

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gai-zerrenda:
1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, C hepatitisarentzako tratamendu berriari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121690)
2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, agresio xenofoboak salatzeari eta ekintza horien jatorrian egon daitezkeen hitzaldiak eztabaida politikotik kanpo uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121743)
3. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Venezuelak bizi duen egoera, oposizio demokratikoaren jazarpenarekin, errepresio basatiarekin eta adierazpen- eta manifestazio-eskubideen bortxaketekin, dela-eta.(101121735)
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Venezuelako egoera politikoari buruz.(101121747)
4. Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Foronda nazioarteko aireportu bihurtzeari buruz.(101121562)
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, VIAP proiektuaren Arabako lurralde historikoko egoerari buruz.(101121580)
5. Mozioa, Eva Blanco de Angulo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, langabeziako estaldurarik gabe dauden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsona langabetuei babes sistema hedatzeko onartutako proposamenaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101130135)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, "lagundutako suizidioa" delakoa despenalizatzeko asmoz Zigor Kodea aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121760)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...