Agenda

Otsaila 2016

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gaia:

Gai-zerrenda:

- 1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, etxerik gabeko pertsonen egoera errotik aldatzeko estrategia integrala eta horren euskarri den gizarteratze aktiboko plana berehala Legebiltzarrera ekartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121861)

- 2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, behar ez bezala jasotako prestazio sozialak itzultzeko tasa soziala ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121848)

- 3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskadiko Lurzoruari buruzko 2/2006 Legeari lehenbailehen egokitzapena egin eta arrisku naturalen mapak udalen hiri-ordenaziorako plan orokorrak egin aurretik gehitu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121788)

- 4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, urteetan ETA banda terroristari aurre egin zioten unibertsitateko irakasleei Eusko Jaurlaritzaren eta UPV-EHUren partetik omenaldiko eta aintzatespen publikoko ekintza ofiziala egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121864)

- 5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiar Erresumak torturaren aurkako nazioarteko gomendioak aintzat hartu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121790)

- 6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza sindikalari Eustateko langile-zerrendaz egin dion proposamenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121752)

- 7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Donostiako Benta Berri auzoan dauden babes ofizialeko etxebizitzei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121793)

 

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Dokumentu: 20160211/8251.pdf

Beste data batzuk...