Agenda

Martxoa 2016

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gaia:

Gai-zerrenda:

- 1. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluan Eusko Legebiltzarraren ordezkari aritzeko ordezko kideak izendatzea. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011725001)

- 2. Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako enplegu-plan bereziari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130187)

- 3. Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, lan-prekaritate orokorrari aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130188)

- 4. Mozioa, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, 954/2015 Dekretua, erizainek medikamentuak ematea baimentzen duena, betetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130189)

- 5. Mozioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean berdintasun-plana egin gabe egoteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101130190)

- 6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren-LAP hainbat xedapen bertan behera utzi duen epaiaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121897)

- 7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, kultura ekintzaileari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121847)

 

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Dokumentu: 20160317/8256.pdf

Beste data batzuk...