Agenda

Apirila 2016

Agenda instituzionala

Ordua: 09:30

Lekua: Osoko bilkuren aretoa

Ohiko osoko bilkura

Gaia:

Gai-zerrenda:

- 1. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Jaurlaritzak eta EITBk Emakumeen Birari eman beharreko laguntzaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121865)

- 2. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa eta etxebizitzako prestazio ekonomiko berria erregelamenduz garatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.(101121909)

- 3. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuen ematea Auzo Lagun S.Coop., Cocina Central Goñi SL, Cocina Central Magui SL, Eurest Colectividades SL, Eurest Euskadi SL, Tamar Las Arenas SA, Gastronomía Cantábrica SL eta Gastronomía Vasca SA enpresei esleitzeko prozesuari buruzko ikerketa-batzorde bat eratzearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121892)

- 4. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, zerga-paradisuak ezabatzeko Jaurlaritzak egin beharreko ekarpenari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121879)

- 5. Legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:

- -Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren 2016-2019 aldirako programa-kontratua bertan behera uzteari buruz. (101121904)

- -Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren programa-kontratua bertan behera uzteari buruz.(101121907)

- 6. Euskal Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Bilbao Air-i buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121884)

 

Tokia: Osoko bilkuren aretoa

Dokumentu: 20160414/8331.pdf

Beste data batzuk...