Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Osasun eta Kontsumo Batzordea
SATSE ordezkarien agerraldia, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal ditzaten erizaintzako langileek lanean erasoak sufritzeko dauzkaten arriskuak. (1010 6 3 343)
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Euskadiko diabetikoek ezinbesteko dituzten tratamenduak modu egokian hartu ahal izateko behar duten materialari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 316)
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, LGSS larrialdietako garraio sanitarioaren sarea esleitzeari eta harrezkero sortutako arazoei buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 324)
PV-ETP legebiltzar-taldeak aurkez-tutako legez besteko proposamena, osteoporosirako plan bati buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (1011 2 1 395)