Ordua: 09.30
Lekua: Eusko Legebiltzarra, Becerro de Bengoa 01005
Osasun eta Kontsumo Batzordea
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan Inviza enpresarekin sinatutako Asunción ospitalearen kudeaketarako hitzarmenaren ebaluazio-txostenari buruz. (1010 6 3 411)
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezan "Gaixotasun Arraroen Erregistroa". (1010 6 3 412)
FADSP Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazio ordezkariaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Erkidegoetako administrazio desberdinek osasun publikoan egiten duten inbertsoari buruz egin duten azterketa aurkez dezaten. (1010 6 3 400)
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren 2011ko EPE gainditu duten oposiziogileen taldearen agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezaten zein kezka, aldarrikapen eta konpontzeko proposamen duten Osakidetzaren 2011ko EPEren gatazkaren aurrean eta Legebiltzarrak bere iritzia ager dezan EPE horren ebazte-prozesua bukatu baino lehenago. (1010 6 3 452)