Agenda

Martxoa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 09.00

Lekua: Eusko Legebiltzarra - Becerro de Bengoa 01005

Osasun eta Kontsumo Batzordea

Galdera, Blanca Roncal Azanza SV-ES taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonei osasun-txartela emateko agindua betetzeari uko egin izanaren gainean. (101052051)
Galdera, Blanca Roncal Azanza SV-ES taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, esne-banku bat sortzeko Legebiltzarraren agindua betetzeari buruz. (101052054)
Osasuneko sailburuaren, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren eta Biocruceseko zuzendariaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Biocruces ikerketa-institutuaren akreditazioaren egoeraren berri eman dezaten. (101063418); Osasuneko sailburuaren, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren eta Biocruceseko zuzendariaren agerraldia, Blanca Roncal Azanza SV-ES taldeko legebiltzarkideak, Laura Garrido Knörr PV-ETP taldeko legebiltzarkideak eta Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Biocruces proiektuaren egoeraren berri emateko. (101063419)
ASEXVE elkarteko ordezkarien agerraldia, ordezkariek berek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, maskuri-extrofiaren eta kloaka-extrofiaren inguruko jarduera-protokoloaren berri emateko. (101063280)
Asafima Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Arabako Elkarteko ordezkaritzaren agerraldia, Laura Garrido Knörr PV-ETP taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko zein den sentsibilizazio zentraleko sindromeen egungo egoera Euskadiko osasun publikoan. (101063365)
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren 2011ko EPEren oposizio-fasea suspenditu duten oposiziogileen taldearen ordezkarien agerraldia, ordezkariek berek egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, jakinarazteko zer ikuspuntu duten Osakidetzaren 2011ko EPEren oposizio-faseari eta bertan izan diren akatsei buruz, erantzuna emateko Legebiltzarrean egin zitzaien aipamen bati buruz eta Eusko Legebiltzarrari iritzia eta irtenbide bat ematea eskatzeko, EPE horren ebazte-prozesua bukatu baino lehenago (101063485)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...