Agenda

Martxoa 2014

Agenda instituzionala

Ordua: 09.30

Lekua: Eusko Legebiltzarra

Osasun eta Kontsumo Batzordea

Osasuneko sailburuaren agerraldia, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak eman ditzan barizelaz gaixotutakoTrebiñuko ume baten heriotzari buruz. (101063492); Osasuneko sailburuaren agerraldia, Carmelo Barrio Baroja PV-ETP taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azaltzeko nola jokatu zuen Osakidetzak pasa den martxoko 17an hil zen Argantzungo umearen kasuan. (101063495); Osasuneko sailburuaren agerraldia, Blanca Roncal Azanza SV-ES taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argitzeko ea gertatu berri den Argantzungo neskaren heriotzaren zioa izan den praxi txar bat, balorazio mediko txar bat edo erabaki txar bat. (101063494); Osasuneko sailburuaren agerraldia, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak emateko Osakidetzak eskainitako osasun-arretak heriotzan izandako eraginaren inguruan eta Osakidetzak heriotza horretan lukeen erantzukizunaren inguruan. (101063496); Osasuneko sailburuaren agerraldia, berak eskatuta, azaltzeko Argantzunen 2014ko martxoaren 16an neska bat hil aurretik izandako osasun-jarduketen inguruan irekitako informazio-espedienteak bildutako emaitzak. (101062055)
EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Nerbioi Garaiko Eskualdean ginekologiako bigarren lanpostua gehitzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121381)
SV-ES legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, itxarote-zerrenden gaineko informazioari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121399)
SV-ES legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, koordainketaren ondoriozko konpentsazioen publizitateari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (101121408)

Erantsitako fitxategiak

Beste data batzuk...