Ordua: 09.30
Lekua: Eusko legebiltzarra (Lehenengo aretoa)
Osasun eta Kontsumo Batzordea
9:30h Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ordezkarien agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, azal dezaten zeintzuk diren gazteen lonjetan erregulazioa, antolamendua eta esku-hartzea egiteko egun dauden legezko mekanismoak. (1010 6 3 590)
10:30h Portugaleteko Udalaren ordezkarien agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak eman ditzaten Diskreziorik gabeko gazteak programaz, bide publikoan alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeagatik espediente administratiboa irekita duten gazteentzako aukera hezitzailea den aldetik. (1010 6 3 588)
11:30h Drogamenpetasunen Deustuko Institutuaren ordezkarien agerraldia, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak eman ditzaten gazteen egungo alkohol-kontsumoaz eta kontsumoa kontrolatzeko eta murrizteko plan eta estrategiez. (1010 6 3 589)
15:30h Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, 2014-2018 Kontsumobideko Plan Estrategikoa aurkezteko. (1010 6 3 637)
Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren agerraldia, berak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, Pazienteren Segurtasunaren Estrategia auzkezteko. (1010 6 3 650)